Definitu etiketa-barrutia
Etiketa-barruti bat definitzeko elkarrizketa-koadro bat irekitzen du.
Etiketa-barruti bateko gelaxka-edukiak formuletako izenak bezala erabil daitezke; izen horiek aurrez definitutako asteko egunen eta hilabeteen izenak bezalaxe ezagutzen ditu LibreOffice suiteak. Normalean automatikoki osatzen ditu formula batean idaztean. Gainera, etiketa-barrutiek definitutako izenek lehentasuna izango dute automatikoki sortutako barrutien definitutako izenen aurrean.
Hainbat orritan etiketa berak dituzten etiketa-barrutiak ezar daitezke. LibreOffice suiteak uneko orriko etiketa-barrutiak bilatuko ditu lehendabizi, eta bilaketa horrek huts egiten badu, beste orrietako barrutiak.
Barrutia
Etiketa-barruti bakoitzaren gelaxka-erreferentzia erakusten du. Zerrenda-koadrotik etiketa-barruti bat kentzeko, hautatu eta egin klik Ezabatu botoian.
Zutabe-etiketak ditu
Uneko etiketa-barrutiko zutabe-etiketak sartzen ditu.
Errenkada-etiketak ditu
Uneko etiketa-barrutiko errenkada-etiketak sartzen ditu.
Datu-barrutiarentzat
Hautatutako etiketa-barrutiak zein datu-barrutiarentzat balio duen zehazten du. Aldatu ahal izateko, egin klik orrian, eta hautatu saguarekin beste barruti bat.
Gehitu
Uneko etiketa-barrutia gehitzen du zerrendan.